ASANBLADAK 8RETAN!
Udan zehar “badator” kanpaina abian izan eta gero, Xakela Gaztetxe asanbladak duela pare bat hilabete aurkeztu zuen bere burua, “Gaztetxea lortzeko helburuarekin”. Gaztetxearen aldeko atxikimenduak biltzeko kanpainari ekin zioten orduan, eta asteazken honetan aurkeztu dituzte prentsaurrean atxikimenduak.
oKUPAZIOA AURRERA!
Besteak beste, 1.400 herritarren sinadurak, herriko 120 bat taberna, jatetxe eta dendaren atxikimendua, eta 30 bat elkarteren babesa jaso dute. Hori guztia Zarautzen bertan. Eta Zarauztik kanpo ere jaso dute babesa, musika taldeen, idazleen eta gainerakoen artean.
ZARAUZKO GAZTETXEA
Hauek dira, nolabait, Xakelak aurreko asteazkenean emandako prentsaurrekoan nabarmendu zituenak:

Gaztetxea zer den, zergatik behar dugun, nola erabiliko dugun,…
– herri proiektoa (hilik dagoen herri hau berpiztuko duena)
– gazteok ditugun arazoak, zalantzak,… elkarrekin aurre egiteko, elkar eztabaidatzeko…
– ikasi nahi duguna ikasteko, dakiguna irakasteko
– asamblearioa eta autogestioan oinarrituko dena
– pertsona eta talde guztiei irekita egongo dena

Udalaren pasibitatea
– Herritarren diruaz baliatuz 6 urte igaro dira gaztelekua “martxan” dagoela eta inongo baloraziorik EZ
– gazte mugimendua indartzean hara non mugitzen hasten da. Mehatxuak, isunak…

Atxekimenduak
– Ez gara 4 katu, ezta betikoak bakarrik ere
– Babes benetan zabala jaso dugu.
– Alegia, ez dela gazte batzuen kapritxoa, baizik eta herriko zati handi batek ikusten duen beharra.

Gaztetxea lortzeko bidea
– esperientzia badugu udalarekin harremanetan jarriz (atzerapenak, udalarekiko menpekotasuna eta honek dakarren erreketa, eta betiko erantzuna entzun beharra: gaztelekua hor daukazue. Baina guk kudeatuko al genuke? Ez. Milaka euro kostatzen den empresa batek kudeatuko luke nahiz eta jakin gazteak muxu truk kudeatuko lukeela, karkarkarkarkar….)
– honenbestez ez dugu beste aukerarik okupazioa ez dena. Erabaki hau hartzea asko kostatu zaigu bai baitakigu ondorio ez atseginak ekarri ahal dizkigula eta bide hau hartzearen erantzuletzat ikusten dugu udaletxea. Bere ezereza, axolagabekeria eta pasibitatearen aurrean ez baikara geldirik egongo.
– Okupatzea ez da lapurtzea; denbora luzez hutsik dagoen espazio bati bizitza ematea eta aldi berean herriari ere ematean datza. Gehiago espekulatu ezin den herri hontan zilegitasun osoa dugula ikusten dugu okupazioaren aukera hartzean. Guk, gaztetxearen beharra dugun heinean eskubidetzat hartzen dugu okupazioa nahiz jakin delitoa dela inposatutako legetan.

Animatu jendea
-herri proiektu bat denez herritar guztiok izango dugu eskubidea eta aukera erabili ahal izateko. Eta hemendik, Xakelakook animatzen zaituztegu gaztetxearen eraikuntzan parte hartzera. Elkarlanean lortu, sortu eta eraikiko dugu.