Hainbat ekitaldi antolatu ditu Xakela Gazte Asanbladak astebururako. Aurreko asteazkenean gaztetxearen aldeko herritarren babes zabala jaso ostean berriz kalera irtengo dira gazte zarauztarrak.
Zarauzko Xakela Gazte Asanbladaren oharra:

Adiskide agurgarria:

Honen bidez, gogorarazi nahi dizugu asteburu garrantzitsua izango dela hau zarauztarrontzat.

Aurreko asteazkenean herritarren babes zabalarekin gaztetxearen aldeko atxikimenduak eta asmoak ezagutarazi ondoren, asteburu honetan berriro ere kalera atera eta egunotarako prestatu ditugun ekitaldiak izango ditugu. Hauek dira, biharko eta etziko ekitaldiak:

GAUR, URRIAK 29:

* Egunean zehar, informazioa banatzen jardungo dugu herrian.
* 23:00etan, Musika Plazan, beldurrezko ipuin eta istorioen gaua.

BIHAR, URRIAK 30:

* 11:00etan, Zelai Ondon, bolo txapelketa herrikoia.
* 12:00etan, hamaiketakoa.
* 14:30ean, bazkari herrikoia.
* Ondoren, jokoak.
* Gauean, irudiak eta musika:
o www.310project.comgaua.
* Ondoren, musika eta literatura: PekeƱa Suspikazia.

ASTELEHENA, URRIAK 31:

* 11:00etan, Gaztetxearen Aldeko Krosa.
* 12:00etan, hamaiketakoa.
* Bertsolariak.
* Herritarren eta tabernen arteko pintxo eta tortilla lehiaketa: aurrez eginda ekar daitezke. Besteak beste, Haritza, Arrano, Txiki Polit, Bordatxo, Euskalduna, Itsaso, Arkupe, Xalegi, Itxaski, Baxarri, Gau Txori, Eguzki, Etxaiz, Bartolo eta Pedro Enea tabernek hartuko dute parte lehiaketan.
* 14:30ean, bazkaria.
* Jostailu zaharren erakusketa: ekarri etxean duzun altxor hori!
* Dantza erakustaldia Mollarri dantza taldeen eskutik.

Ekitaldiotan ikusiko garelakoan, besarkada bat.