Emozio eta tentsio askoko eguna izan zen atzokoa, batez ere garbi jakin genuen arte MUNOk ez gaituela urteetan hutsik egon den eraikinean ikusi nahi.
Espekulazioaren erreinu bilakatu den herri hontan urmael bat sortu dugu. Herriarentzako den urmaela, gazte, heldu eta umeek bertan busti eta uraz gozatzeko aukera izango dutena.


Malabarak

Gaur, hilen eguna izanik, hondartzan jokatzen diren plaierotan kalejira egingo dugu partiduak amaitzean Gaztetxera etortzeko. Geroxeago, malabar saio ikusgarria burutuko da Mamarroren eskutik.

Bazkalosterako, manifestazioa antolatu dugu 17:30etan Udaletxe aurretik.

Badakizuenez, asanbladak 13:00etan eta 20:00etan izango dira eta denentzat irekiak dira. Ala eta guztiz, edozein momentutan etorri Gaztetxera eta ikuz esazu.

OKUPAZIOA ESKUBIDEA DA!