Iepa!!

Datu hauekin ni oso gustoa nao, ta zuek jakitiare gaxki etorriko eztalakuan nao 😉

Irailak 1-7 (22.00ak arte) bitarteko estatistikak:

Webgune nagusiyak 9790 bixita jasoitu. Eguna amaitzeako 10.000 baetz!

Galeriyak 21411 bixita jasoitu, ta album bakoitzak (klik zuzen batekin):
Okupazioa 24 argazkitan: 590
Lokaleko argazkik: 451
Gaztetxeko 2. eguna: 587
Manifa: 227
Herri kirolak + Skatepark: 423

Lehen eguneko biduea: 551 aldiz deskargatua izan da

Manifestaziyoko bideuak 260 aldiz deskargatuak izan dia

Hitzaldiyai buruz, komunikabideak ez gorrotatu sortuk 76 deskarga jaso zitun, eta 80. harmakadako gazte mugimendua hitzaldiyak 95-42 deskarga (jendiai bigarren zatiya entzutia falta zayola!!).

Eta beno, azken datutzat, Mundurat proiektuak hilabete hontan beste edozein hilabetetan baino 2.5 aldiz informaziyo geyo transmititu du, eta uandik 7 egun bakarrik pasa dia!

Datu hauek arro eoteko modukuak dia, ni behintzat alaxe nao. Gañea kontutan hartu berrekua da zerbitzari zar gaxua sufritzen ai danakin batzutan blokeauta bezela geatzeala, ta honek bixita kopurua jaisteu (aldaketa batzu ein ditugu ta ya eluke arazoik eman berko… espero). Barkatu eragozpenak!

eguneraketa Pasa hintzaizkit bilatzailian (google, yahoo, msn…) datuak jartzia. Xakela ta zarauzko gaztetxiai buruzko bilaketatik (ta hauen konbinaziyuak “xakela zarautz” edo “zarautz gaztetxea” adibidez) 487 sartu dira gunea. Espabilatun batzuk e eon dia (leku guztitan bezela) eta gunia zarautz okupazioaren aurkako kontzertua bilaketakin topatu due! jozakpaeta!