ASTE HONETARAKO EGITARAUA:

—AZAROAK 22, asteartea, GAUR:
20:00etan, Gaztetxeko ekitaldi aretoan, Aritz Labiano zarauztarraren
diapositiba emanaldia: “Yosemiten eskalatzen”. Astearte Bidaiariak
ekimenaren baitan.

—AZAROAK 23, asteazkena, BIHAR:
20:00etan, Gaztetxeko ekitaldi aretoan, solasaldia Asier Bastarrikaren
eskutik:
“Elikadura ohiturak, eta nekazaritza ekologikoa”.

Iaz, Euskal Herriko Garapen Agentzien elkarteak enpresak sustatzeko
antolatutako lehiaketan saria jaso zuen Leire Albisuk eta Asier
Bastarrikak sortutako Bastalbiri enpresak. Aiako enpresa honek, Goiabe
Sukaldea izenarekin, nekazaritza ekologikotik lortutako lehengaiekin
elikagai ekologikoak ekoizten eta saltzen ditu.
Bertako kideen esanetan, “elikadura ohiturak aldatuz soilik, mundua alda
dezakegu”.

—AZAROAK 24, osteguna:
20:00etan, Gaztetxean, Kontraesanen Ispilua ekimenaren baitan, gazteen
arteko solasaldia. Aste honetako gaia: drogak.

—AZAROAK 25, ostirala:
21:30ean, Ostiral Akustikoak ekimenaren baitan, Sketer Pelox (Bergara)
taldearen kontzertua.
Ondoren, eta Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako eguna denez,
antzerkia Zarauzko Sorginak Emakume Taldearen eskutik.

—AZAROAK 26, larunbata: “Gaztai Artzai Surf eguna”, Idiazabal eta
Lizarrako gaztetxeetak lagunekini batera. Goizean, surf ikastaroa doainik,
eguerdian bazkaria, herri arteko herri kirolak, afarimerienda, karaokea,
eta abar. Bazkarirako txartelak ostiral arte eros daitezke.

—AZAROAK 27, igandea:
19:30ean, Gaztetxean, Eva Velez zarauztarraren “Ritos. Gure azken lur zatia”
film dokumentala aurkeztuko du egileak, eta filma bera ikusi ahal izango da.

Eva Velez zarauztarrak Bilboko Gidoilari Eskolan ikasi zuen, eta hau da
bere bigarren lana. Lehenengoa “Maiteminez” film laburra izan zen, eta bi
sari jaso zituen, tartean Ermuko Film laburren VI. ediziokoa.
Orain, iaz filmatu zuen dokumentala aurkeztuko du Zarautzen bertan.
“Ritos. Gure azken lur zatia” Antzerkiola Imaginarioa ekimeneko kideek
Bilboko San Francisco auzoan duten egitasmoari buruzko lana da.

Igande honetako fimarekin, Zarauzko Gaztetxean Euskal Zinema Zikloari
hasiera emango diote. Igandero film bat emango dute hurrengo lau asteotan,
eta tartean izango dira Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendariak, “Aupa
Etxebeste!” filmaz hitz egin eta egin dituzten film laburrak erakutsiz.


Egitaraua