GAZTETXE MARTXA HASI DA!

Gaur hasiko da Gaztetxe Martxa!

Gaur hasiko da Gaztetxe eta Gazte Asanbladok elkarlanean burutu dugun lehen ekimen erraldoi hau. Maulen emango zaio hasiera arratsaldeko 19:30etan. GAUR DENOK MAULERA!!!!!


GM

Esan bezala gaur Maulen emango zaio hasiera Gaztetxe Martxari. Martxa honek Euskal Herri osoa zeharkatuko omen du 15 egunetan Mauletik Iruñearaino. Maulen ekitaldi xume batekin emango zaio hasiera martxari arratsaldeko 19:30etan (bideo proiekzioa,dantzak…) eta hurrengo goizean abiatuko da martxa iparraldeko zatia egitera. Animatu denok!!!

Herri bat gaztetxe bat!
Pausoz pauso autogestioari ateak zabalduz!!

Eguneroko jarraipena

Bitartean Putzuzulo Gaztetxean berritze lanak burutzen ari gara eta hortarako DENON laguntza behar-beharrezkoa da! Animatu zure eskuez Gaztetxea eraberritzera!! Honetaz gain Amets Fabrikako egitarauak ez du etenik:


Ipuinak

    OHARRA: prenstaurrekoa atzeratu egin da

    12:00etan: Ipuin kontalaria haurrentzat, Bea Egizabalen eskutik.
    Gauean: Hc Kontzertua Noa1084 eta beste talde bat.

Readers Comments (3)

  1. hi “melenas al viento”. emailak zertako bialtzeixkiat?

  2. Administrator 2006-04-21 @ 12:10

    hi, porrero de palo, hemendik ezin diat irudirik igo 🙁
    portzierto, jojo beharrian mekejo izenez idatzi zak…

  3. hola hobeto?

    bauan ordua jartzeko.

    portzierto jotzeiken beste taldia sevenhate edo holako zoze dek.

Leave a comment

Your email address will not be published.


*