Kaixo familia!

Asteburua joan zaigu eta balorazio bat egiteko garaia iritsi da. Larunbata izan dugu asteburuko egun fuertea, bertan emakueek izan dute protagonismoa “emakueen eskubideen aldeko karta” onartu zutelarik. Goizetik hasi zituzten eztabaidak eta ondoren bazkari herrikoi batekin jai giroa hartu zuen egunak.

Gauean berriz estilo ezberdineko 3 talde izan genituen Putzuzulo gaztetxean Sorgiñak-ek antolaturiko egitarauari bukaera emanez. Arraio Irratia ere esanda bezala bueltatu zen larunbat goizerako. Beste hainbat konturen artean, aipatu, eguerdian “Non grata” saioa aurkeztu zigutela eta gauean kontzertuak emititu zituztela zuzenean. Atzo berriz, aurreko asteko programazioari eutsiz “Oilategitik” eta “Ahuntzaren gauerdiko eztula” saioak izan genituan entzungai. Arrazoi teknikoak direla eta berriz geldirik dago irratia Fm-n baina datorren asteburuan itzuliko dela esan digute Arraioko kideek. Datorren asteburutik aurrera gainera, emisioak etenik gabe jarraituko du egunero egunero ustekaberik ez bada behintzat!

Aste honi dagokionez berriz, transizio astea dugu. Putzuzuloko neguko egutegia utzi eta udakoari heltzeko unea. Hori dela eta astebarru honetan ohiko tailerrak izango dira soilik (ostegunean malabar tailerra 18etan eta ostiralean antzerki tailerra 4etan). Gaztetxeko lanekin aurrera jarraitu beharra dago, txukunketak, muntaketak, pintaketak eta egitarau taldeak lan hauei lehentasuna ematea erabaki du aste honetan. Dei berezia iturginei, elektrikariei, margolariei, erratza pasatzen dakitenei, azterketak une batez ahaztu nahi dituztenei, txapuza zaleei, brikomania galtzen ez dutenei, alegia denei, etortzeko gaztetxera esku bat (bi edo hiru) botatzera egiteko dauden lanei astindu eder bat emateko.

Egitarauarekin jarraituz ekainak 3 larunbata, festa herrikoien aldeko eguna izango da. Aldarrikapena eta festa uztartuz arratsaldean hasita triki poteoa, malabarrak kalean zehar, afari herrikoia eta kontzertua izango ditugu. Beti bezala baina oraingoan bereziki, gonbidapena luzatzen dizuegu guztioi, egun honetan parte hartzeko eta aurrera begira ere festa herrikoien alde egiteko.

Amaitzeko aipatu eta aurrerapen gisa, jakinarazten dizuegu ekainak 8tik 23ra
I. MUSIKASKE TOPAKETA INTERNAZIONALAK izango ditugula zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Bertan mundu osoko musika askea lantzen duten taldea ikus-entzuteko parada izango dugu. Besteak beste talde hauek gonbidatu ditugu:


Ekainak 8/8 de junio: 18:00tan 4euro:
REVOV (fra)+ LOOKING FOR JOHN G (fra) + RACEBANNON (eeuu)+BATTLESHIOP (eeuu)

Ekainak 9 22:00etan 2euro:
CHE SUDACA (bartzelona)

Ekainak 10 22:00etan 3euro:
ADIAPHORIA (valencia) + INCESTO (bizkaiatik ep-a aurkeztuz)

Ekainak 11 19:00etan 2 euro:
TXIXAPARRAZTA (zaratazaratuz)+INSOLENTES(mexiko)
split ep aurkezpena

Ekainak 13 19:00etan 3euro:
LA CASA FANTOM (nor)+ JUJU (nor)

Ekainak 23 21:30etan 3euro
AMEN RA (bel) + DIRUA (donosti)

Kontzertu guztiak ikusteko bonoa: 10 euro


Oraingoz besterik ez Putzuzulo amets fabrikatik. Beti bezala, informazio
guztia gure webgunean www.mundurat.net/xakela

Ondo segi.