Bide berriak urratzera goaz errekan gora

EUSKAL JAITAN PUTZUZULO PREXKO PREXKO!!

Badatoz euskal jaiak eta putzuzulon ondorengo eskaintza daukagu:

ekintzaz eta txosnaz betetako asteburuan ostian indarrik eta erritmoik ez galtzeko irailak 8 astelehena, euskal jai egun bezperan kontzertu ikusgarria putzuzulo amets fabrikan:

KELLER ASSELN (hc – crust zikina egiten alemaniatik) eta KOBORY (oreretako org argaren erregeak berriz putzuzulon).  Gainera kobory ez da esku hutsik etorriko, zarauzko METRALLETA taldearekin atera berri duen 10 hatzebeteko biniloa aurkezten izango baitira gure gaztetxean. beraz, astelehenean 21:00etan hasita kontzertu bikaina ikusgarri putzuzulo amets fabrikan!!

eta astelehenean motorrak berotu ostean gogoratu euskal jai egunean gaztetxea irekita izango dela 11:00etatik aurrera. trikitixarik hoberena eta girorik hoberena goizetik. ondoren 12tan txosnetako jolasekin bat egin eta bazkalostean denok ere “eriyuan” sentitze geanian….

ERIYO BARRAKAK PUTZUZULON!! 17:00tan hasita eriyo barraketan parte hartu eta sari ezberdinak irabazteko aukera izango da. tiro al fatxa, aht-a suntsitu edota hertzainak lepotik zintzilik jartzen saiatu beharko gara putzuzuloko barraketan!! AIR TRIKI TXAPELKETA eta TRIKITILARIAK ere izango dira.  gero txosnetan manifarekin bat egin eta iluntzean afaltzeko BROTXETAK (beganoak ere bai).

beno ba aukera bikaina putzuzuloz gozatzeko ondorengo egunetan. ONDO PASA EUSKAL JAIAK

keller asseln, kobory, zarata, kontzertua

5 Comments

  1. 2008-09-02    

    mmmmmmmmm KOBORY berriz putzuzulon!?!¿?! jodeeeeeeee galdu ezin dan aukera!!!

    portzierto jendia ya hasi omen da AIR TRIKIrako ensaiatzen!!!

  2. mixel mixel
    2008-09-04    

    joe ez zarete gelditzen eh!

  3. alergia alergia
    2008-09-04    

    gaztetxia hamarretatik aurrera zabalik izango da

  4. Alejandro Agag Alejandro Agag
    2008-09-04    

    Ze handiak diren Kobory:

    Portzierto Alemaniarren linka jarri dezute baina gau horretako izarrena ez.

    http://www.myspace.com/kobory

  5. xarma xarma
    2008-09-05    

    enitxakin ezta myspace horrek existitze ziyanik…. baña ondo ziok jakitia alejandro!!

    ke buena kogorcyyyyyyyyyyyyyyyy

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Artxiboak