Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Monthly archives for urria, 2008

Putzuzuloren 3. urteurrena! [Egune...

Putzuzuloren  3.  urteurrena!  [Eguneratzen  –  Azken  eguneraketa:  2008-10-29]

Xakela Gaztetxe Asanbladak 2005eko urriaren 30ean Bizkaia kalean kokaturik dagoen Ohial fabrika zaharra okupatu zuenean, Zarauzko Gazteek beraien ametsak gauzatzeko baliabide berri bat lortu zuten. Nahiz eta hasieratik desalojo arriskuan egon, Ohial fabrikaren jabearekin eta Zarauzko udalarekin negoziatu ostean, 3 urtetan bizirik mantendu dugu gune hau eta egia esan ez dakigu zenbat denbora gehiagoz gozatzeko […]

Putzuzulo Gaztetxeko aste honetako...

Putzuzulo  Gaztetxeko  aste  honetako  egitaraua

Nahiz eta Putzuzulo Gaztetxearen 3. urteurreneko ekintzak prestatzen buru belarri ibili, aste honetan ere gauza interesgarriak egongo dira Zarauzko Gaztetxean. Hemen dituzue aste honetako agendako kontutxo batzuk: Hasteko, Urriaren 16an, ostegunean, hitzaldi interesgarri bat izango dugu Uztaro barazki kooperatibaren eskutik. Egungo ekoizpen sistema globalizatuaren alternatiba moduan jaio zen Uztaro Barazki Kooperatiba eta Gipuzkoako hainbat herritan […]

BIZIKLETA MARTXA ARRAKASTATSUA! es...

BIZIKLETA  MARTXA  ARRAKASTATSUA!  eskerrik  asko  denoi!

ESKERRIK ASKO KAIXO!! Atzo urriak 12, udaletxe plazan egina genuen hitzordua. Bizikletaren inguruan ezarri berri dituzten debekuak salatu eta bizikletan aske ibili nahi dugula aldarrikatzeko elkartu ginen, bide gorri sare bat herri OSOAN zehar aldarrikatzeko bildu ginen. Benetan pozgarria izan zen 12:00tan udaletxe plazara gerturatu eta hainbeste jende ikustea. Hainbeste jende ezberdin denoi eragiten digun […]

BIZIKLETA MARTXA (urriak 12 12:...

BIZIKLETA  MARTXA  (urriak  12    12:00tan)

Aste honetan Bizikleta martxa antolatu dugu igande goizerako. Bizikletan ibiltzeko arau berrien aurrean gure desadostasuna erakusteko bizikleta martxa egingo dugu herrian zehar. Vazquez jaunaren lege berriekin ados ez gaudela erakusteko ordua da. Herrian bizikletan aske ibili nahi dugulako gonbidatu zuen famili eta lagun guztiak 12 udaletxe aurrean biltzera!!! DEBEKU GUTXIAGO ETA ALTERNATIBA GEHIAGO!!!! urriak 12, […]

Pala txapelketa itzela Putzuzulore...

Pala  txapelketa  itzela  Putzuzuloren  3.  urteurrena  ospatzeko

Putzuzulo Gaztetxearen 3. urteurrenaren arira, Arraio irratiko Izerditan Blai irratsaioak Pala txapelketa herrikoia antolatu du Urria osorako. Urriaren 8an hasi, eta Azaroaren 8ra arte izango da binakako txapelketa hau. Izena emateko epea, Urriaren 6ra arte egongo da zabaldua Gaztetxean bertan, Arrano, Tarin eta Eguzki tabernetan. Honez gain, bikote bakoitzak 10 eeuuro jarri beharko ditu apuntatzen […]

Artxiboak