ESKERRIK ASKO

KAIXO!!


Atzo urriak 12, udaletxe plazan egina genuen hitzordua. Bizikletaren inguruan ezarri berri dituzten debekuak salatu eta bizikletan aske ibili nahi dugula aldarrikatzeko elkartu ginen, bide gorri sare bat herri OSOAN zehar aldarrikatzeko bildu ginen. Benetan pozgarria izan zen 12:00tan udaletxe plazara gerturatu eta hainbeste jende ikustea. Hainbeste jende ezberdin denoi eragiten digun gai baten inguruan. Aspaldi ez ginen hainbeste jende elkartu herrian, herritarroi eragiten diguten gai baten aurrean gure iritzia azaltzeko.Bazen garaia herritarrei galdetu gabe erabakiak hartzen dituen udal honi aurpegia erakusteko. Bazen herritarrok gure desadostasuna kaleratzeko garaia. Herri honetan herritarren adostasunik gabe erabaki asko hartu baitira: OTA, Abendañoko gazte gunea, ….

Beraz, bihotz bihotzez eskerrak udaletxe plazara eta bizikleta martxara gerturatutako guztioi! Herrian bide gorri sare oso bat lortu arte gauzak egiten jarraituko dugu beraz aurrerantzean ere parte hartzera gonbidatzen dizuegu, eta ados ez gauden erabakien aurrean kalera ateratzeko gonbita luzatzen dugu…. herritik sortzen diren iniziatibei elkartasuna erakutsi eta  herritarron parte hartze aktiboa bultzatu beharra dagoela uste baitugu. Herritarrok zer esanik izango baitugu gure herriaren nondik norakoan!!

Animatu denoi aurrerantzean ere parte hartzen eta gauzak antolatzen… denon artean Zarautz duin bat eraikitzeko asmoz…. ESKERRIK ASKO!!!


Bizikletan Aske