DIN DAN DON jaialdia Putzuzulon

Nahiz eta gabonak izan, Putzuzulon oraindik ere badugu zer ikusi eta entzun. Datorren ostegunean, Abenduaren 25ean, DIN-DAN-DON jaialdia izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Arraio irratiko Zaratazarautz irratsaioaren eskutik.
 
Bertan, 3 talderen kontzertua ikusteko aukera izango duzue. Lehenak, Amurrioko IRKHALA izango dira jotzen.

Ondoren, Torrelavelago THE MYSTERY MACHINE taldearen Scremo azkarraz gozatzeko aukera izango dugu.
 
Amaitzeko berriz, Utrechetik (Holanda) biran datozen HYSTERIA taldea izango ditugu. Holandarrek, emakume ahotsez lagunduriko Crust bortitza lantzen dute, galdu ezinezkoa!
 

Beraz badakizue, Abenduaren 25ean, osteguna, 21:30tan Zarauzko gaztetxian izango gara. 

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*