Bueltan gara berriz ere Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean burutuko den beste kontzertu batetaz informatzeko asmoz. Otsailaren 6an eta gaueko 22:00etatik aurrera, Espainiar estatutik datozen bi talde ikusi eta gozatzeko aukera izango dugu.

Lehenak, Zaragozatik datozen MISTKAFER taldea izango dugu. Emakumez osaturiko taldeak, bere Crust zikinaz gozatuko gaitu. Gainera, 2008an ateratako maketa bat ere aurkeztuko digute. Norbaitek maketa hori dastatu nahi badu, HEMEN klik eginaz goza dezake.

Putzuzuloko oholtza gainean izango dugun bigarren taldea, Kantabriatik datorren TRITURED taldea izango da. Naiz eta orain dela gutxi sorturiko taldea izan, partaide beteranoez osaturiko taldea dugu Kantabriarra. Hala nola, ROMAN CASTEVET edota CEMENTERIO SHOW bezalako taldeetan ibilitako jendeaz osaturik dago talde hau.

mistkafer_tritured_web1

Bestea hilaren 13an HARLORE, NO KOMPLY eta HJERTESTOP taldeak!

harlore