HOMBRE MALO Oslotik zuzenean Orioko Can´t explain taldearekin

Astelehena ez da hiltze eguna izango putzuzulon datorren hilaren 9an. Norbegiako hiriburutik HOMBRE MALO taldea izango dugu zuzenean. Lehendik ere The sons of saturn, Ictus edota La casa fantom taldeekin hemen inguruan ibili ostean proiektu berria entzungai izango dugu astelehenean. Hardcorea, stonerra eta sludge musika bikain nahasten dituen talde bortitza dugu norbegiakoa, beraien myspace webgunean entzun dezakezue beraien kanturen bat (egin klik hemen). Beraiekin batera Orioko CAN´T EXPLAIN taldea izango dugu zuzenean lehen aldiz putzuzulon. Stoner eta hard rock doinuak eskainiko dizkigute lehen Gaitza taldean aritzen ziren musikariok.

Kontzertua 21:30tan hasiko da. Eskertuko genuke orduan etortzera saiatzea, kontzertuak 23:00tako bukatu beharra baitu. Mesedez ez ekarri txakurrak kontzertuetara… seguru eskertuko dizuetela.

hombre_malo_web

Readers Comments (3)

  1. Osloko taldia oso ona dek eta galdu ezineko aukera!!! ta Can´t explain ere fuerte dator!!!

  2. Euskal Hulkek jotzen al du ba fuerte etortzeko.

  3. euskal hulkek ezin dik jo okupatugi ziokelako gimnasiyuan!!

Leave a comment

Your email address will not be published.


*