Bihar, apirilaren 3an, hasiko da hilabete hontako ekintza uholdea. 22:00tatik aurrera www.mundurat.net/zaratazarautz webgune berrituaren aurkezpena egingo du zaratazarautz kolektiboak eta bertan EZEREZA+HUMILITATE+MKT+DIKOIRAA etxeko taldeak arituko dira.

 Txalaparta ikastaroa ere martxan jartzen da hilabete honetan.  Lehen eguna apirilaren 7an da, eta bertan erabakiko dira ikastaroaren nondik norakoak… beraz, bertaratzen zaretenok erabakiko duzue nolako ikastaroa aurrera eraman. Aurrera begira komiki eta serigrafia ikastaroak ere egingo dira.

 Kontzertuak ere ugari eta estilo ezberdinak… fastcore, crust, pop, experimentala… adi agendari! apirilan 14ean RUIDOSA INMUNDICIA+MICHEL PLATINUM+YHTEIS KUNNAN YSTAVAT, apirilaren 19an pop ingelesa THE WAVE PICTURES (London)+ SAUDADE (experimentala oriotik)  eta bukatzeko zarata apirilaren 27an STATE POISON-en eskutik.

 Udaberriak eta festak ere izango du tokia putzuzulon, apirilaren 25ean herriko gazte mugimenduaren asanblada egoteaz gain Uztaro barazki ekologiko kooperatibaren eskutik UDABERRI FESTA izango baita egun guztian zehar. 

Eta hila ondo bukatzeko bideo emanaldia izango dugu arraio irratiaren eskutik apirilaren 29an , Deabru guztien urtea.

 

 

ETORRI PUTZUZULO LORATZERA!!!!

txalaparta_ikastaroa_interneteako

putzuzulo_hilabetekaria_apirila_09_interneteako