Kaixo lagunak:
 
Beste ekitaldi interesgarri batzuekin gatoz oraingoan ere. Apirilaren 25ean eta 30ean festa ikaragarria antolatu dute Uztaro kooperatibako lagunek Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.
 
Apirilaren 25ean, larunbatean, egun osoko festa izango dugu.
 
Egitaraua
11etan               Hamaiketakoa
12etan               BBP (Batukada-Bertso-Poteoa)
14etan               Bazkari goxoa gaztetxean
                          Bazkalostean, Anarik pare bat kantu abestuko dizkigu eta ondoren, herriko gitarjoleen laguntzaz giro alaian elkarrekin abestuko dugu.
18:00etan          Triki-poteo animatua (Barrena eta Agostirekin)
22:30etan          Kontzertua Rude KNK eta THE ZESTONES
                        Ondoren DJ Korta y pega
 
Bazkarirako sarrerak, Eguzki, Arrano eta Ixabel tabernetan lortu ahal izango dituzue. Helduek 8 eeuurotan izango dute eta haurrek berriz, 5 eeuurotan. Sarrerak erosteko azken eguna Apirilaren 24a izango da.
 
kartela_festa_tx 
Apirilaren 30ean berriz, Porrotx pailazoaren emanaldia izango da Putzuzulon. Porrotx gainera, Nagore eta Txapasekin egongo da jolasean. Emanaldia, arratsaldeko 17:15etan hasiko da eta sarrerak Argote kirol-dendan eta Ixabel tabernan erosi ahalko dira. Sarrera guztiak agortu ezkero, bigarren emanaldi bat izango da 18:30etan.
kartela_porrotx_tx
 
Espero dugu bertan ikusiko garela, bitartean osasuna, alaitasuna eta agroekologia!!