Arraio irratiak 3 urte bete ditu

Zarauzko irrati BAKARRAK 3 urte bete dituelako idazten dizuegu. Arraio irratiak, astebukaera honetan ospatuko du bere 3. urteurrena.

Giroa berotzen hasteko, Maiatzaren 15ean eta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Punk Rock gaua izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Criminal Damage Estatu Batuarrak, Sospechosos Oñatiarrak eta Plan B Donostiarrak izango ditugu, gaueko 21:30etatik aurrera.

Maiatzaren 16an berriz, festa erraldoia antolatu dute arratsaldeko 18:00tan hasita. Ordu horretan eta frontoi txikian, bi orduko irratsaio berezia egingo dute jendaurrean. Bi ordu hauetan, Izuo Bakarlaria, Zarauztar Bertsolari gazteak eta antzerki berezia izango dugu. Guzti hau, lehiaketa berezi batez eta barra mobil elegante batez lagundua izango da.

Honen ostean, gaueko 22:30etatik aurrera eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, kontzertu itzela izango dugu Karrozerias Betoño taldearekin. RIP edota Las Vulpess taldeetan ibilitako jendeaz osatua dago talde hau eta 80ko hamarkadako bertsio zaharrak egiten dituzte. Kontzertuaren ostean, DJ ElektroPeña izango dugu gau amaierararte.

Amaitzeko, Maiatzaren 20an, irratsaio berezia egingo da Arraioko egoitzan bertan. Gaur egun Arraio irratia osatzen duten irratsaioko kide guztien artean bi orduko saioa egingo dugu, urteko errepasoa egiten, sketch bereziak egiten eta sorpresa asko emanez.

m16_web

zeru_web

1 Comment

  1. Alejandro Agag

    Zorionak Arraio!!!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>