Putzuzulo Gaztetxeko datozen egunetako kontzertuak

Putzuzulo Gaztetxeko agenda bete beterik dator aste honetan ere eta mezu honen bidez laburbilduko dizkizuegu bertan egingo diren ekintzak.

Hasteko, Uztailaren 17an, ostiralean, Arraio Irratiko Arraio Blues irratsaioaren eskutik 4. Arraio Blues gaua izango duzue. Bertan, Los viernes al Ron Antzuolatarra eta Saioa Legorretarra ikusteko aukera izango duzue. Biak bakarlariak eta gaubela polita bat emateko goguakin edukiko ditugu, 22:30tatik aurrea. Kontzertua, Arraio Irratitik emititua izango da zuzenian, FM 99.3 eta baita internetez ere.

Uztailaren 18an, larunbatean, kontzertu zaratatsu bat egongo da Putzuzulon. Bertan, gaueko 21>30etatik aurrera, The thug boy and the plague river kids Zarauztar Punk Rock taldea, Bilbokoak diren Return HC Punk taldea eta Despeñaperros taldeak joko dute.

Amaitzeko, Uztailaren 20an, astelehenean eta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, iada etxekoak diren Karkaba eta Danimarkako DEHØJE HÆLE eta KVÆRN taldeak arituko dira.

Gogoratu, aste bukaerako kontzertuak 01:00etarako amaituak egon behar dutela eta aste barrukoak 23:00etarako, beraz, puntual etortzea izugarri eskertuko dugu.

4arraio_blues_gaua

despenaperros-kartela-copy

uztailaren-20

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*