Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Monthly archives for iraila, 2009

Mistkafer eta Metralleta taldeek ...

Mistkafer  eta  Metralleta  taldeek  Putzuzulon  joko  dute

Irailaren 17an, ostegunean, beste kontzertu zaratatsu bat duzue Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik. Gaueko 21:30etatik aurrera, Zaragozakoak diren Mistkafer eta etxean jokatzen duten Metralleta taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue. Emakumez soilik osaturik dagoen Crust taldea da Mistkafer eta aurten bertan, Almax taldearekin batera elkarbanaturiko LP bat kaleratu behar dute. Espainiar estatuan bira txiki bat […]

Arraio irratiaren asanblada irekia...

Arraio  irratiaren  asanblada  irekia  burutuko  da  Igandean

Datorren Igandean, Irailaren 13an eta 18:30tan, Arraio irratiko Asanblada irekia ospatuko da Putzuzulo Gaztetxeko lehen solairuan. Bertan, ikasturte berriari hasiera emango diogu eta programazio berriaren nondik norakoez hitzegingo dugu. Horregatik, Zarauzko Irrati onenarekin kolaboratu nahi duen edonork edota saioren bat egin nahi duenak, ateak zabaldurik izango ditu bilera honetan parte hartzeko. Lerro hauen bidez, gonbitea […]

Hard Voor Weinig Holandarrak Putz...

Hard  Voor  Weinig  Holandarrak  Putzuzulon

Euskal Jai egunaren atarian kontzertu interesgarri bat egongo da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, betikoen eskutik. Irailaren 7an, astelehenean, Holandatik biran datozen Hard Voor Weinig Hardcore taldeak joko du bertan. Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan burutu behar dute bira hau eta Andoain eta Arrasate eta Bilbon jotzeaz aparte, herrian ere izango ditugu. Beraiekin batera, Bilbokoak diren eta […]

Euskal Jaietako egitaraua

Euskal  Jaietako  egitaraua

Gurekin jaiko lagunek Euskal Jaitako egitaraua aurkeztu zuten astelehenean eta hemen jarriko dizuegu gurekin batera goza dezazuen: Ostirala, irailak 4: 20:00tan. Amnistiaren aldeko manifestazioa udaletxe aurretik hasita txosna guneraino. Ondoren. Txosnen irekiera. 21:00etan. Sardina- jana barrikotearekin. Ondoren. Herriko hainbat talderen kontzertuak: Ezereza, DirtaƤ, Skasti, Ihes naiz, Inor ez eta The thug boy & the plage […]

Artxiboak