Ostegunean egin zen txapelketaren aurkezpena Putzuzulo gaztetxean. Aurtengo edizioan 40 bikotek eman dute izena (iazkoaren bikoitza) Putzuzuloren 4. urteurrenaren baitan Arraio irratiko Izerditan blai irratsaioak antolatutako ekintza honetan.
Partaideen kopurua ikusirik 8 talde egin dira 5 bikotez osaturik, hauek beraien artean ligaxka bat jokatuko dute. Talde bakoitzeko aurreneko biek liga jokatuko dute final zortzirenetatik hasita, 3. eta 4. postuan geratu direnak aldiz kopa, azken bikotea kanporatua izango da. Kuadroak osatuta daude aurkarien segapotoko zenbakiak ere jarrita daude gaztetxe bertan, gogoratu partidak 25 tantura direla. Ligaxkako partidak urriaren 19a baino lehen jolastu behar dira, urriak 20an, asteartea arratzaldeko 19.00tan bigarren fasearen aurkezpena egingo baita Putzuzulon. Finala urriaren 31an jokatuko da Manuelako frontoian eguerdiko 12.00etan Putzuzuloren 4. urteurreneko herri bazkaria baino lehen.