Gezurra badirudi ere Putzuzulo Gaztetxearen urteurrena amaitzen ari da eta aste honetan azken ekintzak burutuko dira. Astearekin behar bezala hasteko, denoi gustatzen zaigun eta fereka berezia sortzen digun ekitaldia izango dugu gaur, asteazkenean, asanblada eta garbiketa alegia.
 
Azaroaren 19an, ostegunean, azken mahai inguru edo eztabaida egongo da Putzuzulon. Bertan, emakumeak Gaztetxean duten partaidetzaz hitzegingo da, beti bezala arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
 
Azaroaren 20an, ostiralean, bi ekitaldi egongo dira Gaztetxeko gela handian. Lehenik, antzerki zoragarri bat ikusteko aukera egongo da. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Ainhoa Alberdi, Jurdana Otxoa, Joxe Mari Carrere eta Ama Gurren eskutik Zapatak izeneko antzezlana edukiko dugu. Honen ostean, bertaratzen diren guztientzat luntxa egongo da eta gaueko 22:00etatik aurrera eta Arraio Irratiaren eskutik, Arraio Festa ospatuko da. Bi orduko ikuskizun zoragarria izango da, Gorroto Etxaniz bera ere bertan izango omen da. Ikuskizun hau, irratitik zuzenean ere emitituko da.
 
Azaroaren 21ean, larunbatean eta gaueko 22:00etatik aurrera, askok espero zuten Festa Horteroa burutuko da. Ondorioz, hasi zaitezte zuen arropak prestatzen. Dantza egiteko gogoa ere ekar ezazue Gaztetxera.
 
Amaitzeko, Igandean, Azaroaren 22an, Ping-Pong txapelketa egongo da Gaztetxean. Apuntatzeko zerrenda Gaztetxean bertan dago. Ea nork irabazten dion aurreko urteko irabazle den Murray doktoreari.

emakumeen_inguruko_eztabaida_web

 

zapatak-web

arraiofest 

 

pingpong_txapelketa_web