Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Monthly archives for urtarrila, 2010

Altsasuko Gaztetxea aurrera

Altsasuko  Gaztetxea  aurrera

Altsasuko Gazte Asanbladaren mezutxo bat uzten dizuegu irakur dezazuen: Altsasuko Gazte Asanbladatik zuengana zuzentzen gara, atxikitzen dugun  manifestoari zuen atxikipena eskatzeko. Aurreko urtarrilaren 11an, sute  txiki bat eta Foruzaingoaren erregistro ilegal bat pairatu genuen. Horrexegatik, Gazte Asanbladatik manifestazio bat deitu dugu hurrengo urtarrilaren 30ean 19:00etan. Atxikimendu honen helburua Gazte Asanbladaren aldeko babes handiena bilatzea da. […]

Bertsourrei gaua Putzuzulon

Bertsourrei  gaua  Putzuzulon

BERTSOurrei gaua izango dugu urtarrilaren 30ean Putzuzulo Gaztetxean. Bertan betiko bertsolariak alde batera laga eta gaztetxeko zaleak jarriko ditugu proban. Honekin adierazi nahi dugu ez dela beharrezkoa bertso-afai bat antolatu ahal izateko ohikoak diren bertsolariak behar direnik, baizik eta zaletasuna dutenak, beraiek sinetsi eta beraiek kantatzea baino.   Afaritara etorri nahi duenak, Gaztetxean edota Arrano […]

AHTren aurkako manifestazioa Henda...

AHTren  aurkako  manifestazioa  Hendaian

Aupa Kaixo! Datorren larunbat honetan AHTren aurkako manifestazioa dela eta autobusa antolatu dugu Xakela gaztetxe asanbladakoak. Manifestazioa atsaldeko 16:00tan izango da Hendaiako tren geltokitik hasita eta autobusa berriz 14:30tan Eguzki paretik irtengo da. Autobuserako listak gaztetxean, eguzkin eta arranon daude iada. Mobilizaziorako deialdiarekin honako hau adierazi nahi dugu bestalde: Parte hartze soziala, orain! Norabidez aldatzeko […]

Bueltan dira Putzuzuloko Kontzertu...

Bueltan  dira  Putzuzuloko  Kontzertuak

Aufi!!! Hemen jarraitzen dugu Putzuzuloko ekintzekin. Oraingoan, eta beste behin ere, ZarataZarauzko lagunek sekulako kontzertua antolatu digute larunbaterako, Urtarrilaren 23rako. Bertan lau talde ikusteko aukera egongo da. Lehenak jotzen, Oriokoak diren Arrautz Ustelak taldea izango da. Ez da lehen aldia Putzuzulon jotzen dutena, beraz, lehenago egon zaretenak badakizue zer egiten duten Oriotar hauek. Ondoren, Bilboaldetik […]

Manifestaldia Putzuzulotik Urtarril...

Manifestaldia  Putzuzulotik  Urtarrilaren  16an

Iada jakingo duzuen bezala Zarauzko bi gazte, pankarta xixtrin bat jartzen saiatzeagatik Mardilgo Auzitegi Nazionalera deituak izan ziren.  Ze ostia!; noaino iritsi ber deu? Presoen argazkiak zeuzkatelako epaituak? Ezin al da ba, preso dagoen laguna bizirik dagoela gogoratu; Inguruan familia eta lagunak dituela sentiarazi eta elkartasuna adierazi? Nun da adierazpen askatasuna? nun daude denontzako diren […]

Artxiboak