IV. Brainstorminga eta kontzertua Putzuzulon

Bizi bizi dator berriz ere Putzuzulo Gaztetxeko egitaraua eta astebukaera honetarako ere zer ikuzi, entzun eta ikasi izango dugu. Hasteko, ZarataZarauzko lagunek antolatuta, 4 talderen kontzertu itzela egongo da Martxoaren 18an, ostegunean. Lehenik, Ezereza eta Dirtaa Zarauztarrak izango dira taula gainean, gaueko 21:00etatik aurrera. Hauen ostean, Soraluzekoak diren KaosarenerasoaK ariko dira. Eta gauari amaiera emateko, Estatu Batuetatik datorren talde bat izango dugu, Pancake taldea hain zuzen ere. Emakume ahotsez bustiriko Punk Rocka jorratzen dute hauek.
 
Bestetik, Martxoaren 19 eta 20an IV Brainstorminga ospatuko dugu. Sorkuntzari eta arte eszenikoie zuzendutako asteburua izango da. Eta zer aurkituko duzue bertan?
 
Hasteko, ostiralean eztabaida/Mahai-inguru bat egitea pentsatzen da. Bertan, lan eremu ezberdinetan ibiltzen den jendea aurkituko dugu, hala nola, ipuingintza, antzerkia, bertsolaritza edota musika munduan ibiltzen den jendearekin solasaldia edukiko dugu.
Ostiral arratsaldean berriz, tailerrak hasiko dira. Hiru disziplina edukiko ditugu: Antzerkia, Poesia/Letrak eta Musika:
 
ANTZERKIA: Urki Muguruza
POESIA/LETRAK: Imanol Epelde
MUSIKA: Xabi Strubell
 
Ostiral gauean, Le Petit Teatre de Pain taldearen eskutik Juglarea, Puta eta Eroa antzezlana ikusi ahalko da.  

Larunbatean, goiz eta arratsaldez tailerrekin jarraituko dugu eta gauean, talde ezberdinetan landutako materialak elkarren artean fusionatzen saiatuko gara, jendaurreko ikuskizun bat eskeiniz.

pancake
brainstorming_2010web

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*