Apirilak 23, Ostirala, Pop kontzertua izango dugu Putzuzulo amets fabrikan 23:00tan hasita.
 Batetik, aurrez ere gure gaztetxean izan ditugun Grises taldekoak izango ditugu.  Zestuatik datorren talde honek pop doinuak lantzen ditu. http://www.myspace.com/lacuartapared webgunean entzun ahal dituzue beraien kantu batzuk.

Bestaldetik, Krell taldea dugu. Donostia eta Iruñeako partaideak dituen taldea. Tekno pop doinuez bustiko dute Putzuzulo gaztetxea eta lehen aldiz arituko dira gurean. krellmeister@gmail.com helbidera idatzita beraien diskoa eskuratu ahal duzu. Beraien kantu batzuk entzuteko hemen duzue beraien myspace webgunea: http://www.myspace.com/krellianweb

grisessuenos_krell_web