Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Monthly archives for maiatza, 2010

Total Abuse Putzuzulon

Total  Abuse  Putzuzulon

Maiatzaren 31ean, astelehenean, gaueko 21:30etatik aurrera eta ZarataZarauzko lagunek antolatua, Total Abuse talde Estatubatuarrak ikusteko aukera egongo da Putzuzulon. 80. hamarkadako hardcore talde mitikoa da honakoa eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da Zarauzkoa.   Beraiekin batera, Lasartekoak diren Keep Diggin taldeak joko du. Hardcore punk azkarra burutzen dute hauek eta beste behin […]

II. Uztaro Udaberri Festa

II.  Uztaro  Udaberri  Festa

Arraio Irratiaren 4. urteurrenaren ostean bueltan gatoz ekintza gehiagorekin. Aurten ere Uztaro kooperatibatik Udaberri festa bikaina antolatu dute Zarautzen. Kontsumo arduratsua bultzatu eta baserrien biziraupena bermatzeko asmotan, agroekologia eta autogestioa dituzte oinarri. Beraien proiektua herritarrei zabaldu eta umore onez egun eder bat pasatzeko, egitarau dotorea prestatu dute. Denok gonbidatuta zaudete! Egitaraua: 11:00. Hamaiketakoa Udaletxe plazan […]

Arraio Irratiak 4 urte bete ditu...

Arraio  Irratiak  4  urte  bete  ditu!!

Gezurra badirudi ere, Zarauzko Irrati libreak, Arraio Irratiak 4 urte beteko ditu Maiatzaren 20an. Eta urteurren hau ospatzeko, 4 eguneko egitaraua antolatu dugu, Maiatzaren 19tik 22ra. Maiatzaren 19an, asteazkenean eta gaueko 20:30etatik aurrera, Komuneko Paperean poesia errezitaldia izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Komuneko Paperean bi anaiek osatzen dute, Imanol Epelde Pagola eta Mattin Epelde Pagola dira. […]

Igandean ere kontzertua dago

Igandean  ere  kontzertua  dago

Igande honetan, Maiatzaren 16ean kontzertua dagoela iragartzea ahaztu genuen atzokoan. ZarataZarauzko lagunen bidez, bi talde ikusteko aukera izango dugu gaueko 21:00etatik aurrera. Bertan, Distalegrekoak diren Diskoiraa eta Bartzelonatik datozen Amenaça taldeak ikusteko aukera egongo da. Amenaçren zerbait entzun nahi baduzue, HEMEN klikatu besterik ez duzue.

Kontzertuz beteriko beste aste ba...

Kontzertuz  beteriko  beste  aste  bat

Aurreko astean talde eta kontzertu ezberdin asko ikusteko aukera izan bagenuen, aste honetan ere ez gara motz geldituko, beste hainbeste dugu eta.   Hasteko, astearte honetan, Maiatzaren 10ean, kontzertu oso interesgarri bat edukiko dugu. Bertan hiru taldek hartuko dute parte. Lehenik, Donostiatik datozen Los Santos Pop taldeak joko du. Hauen ostean, Europar biran dabiltzan bi […]

Artxiboak