Pelaiosanetatik bizi bizirik irten garela erakusteko, sekulako astebukaera antolatu dugu ztailaren 2 eta 3rako. Eutxourrei konpartsaren eskutik, asteburu honetan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean hainbat ekitaldi izango ditugu. Ostiralean gaueko 22:30tan : ERREGEA ETA BUFOIA emanaldia.

Emanaldi honetan aktorea eta bertsolaria leian egongo dira; aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez…horretarako gai jartzaileak ezarritako gai eta egoerei aurre egin beharko diete. Guzti hau inprobisazio osoan. Desafio honetan aktore lanetan Ander Lipus egongo da eta bertsolari moduan Andoni Egaña, eta gai jartzailea Unai Elizasu.

 Larunbatean 14:30tan  BERTSO BAZKARIA : Iñigo Eizagirre, iñaki Gurrutxaga eta Jokin Uranga bertsolariekin. Tiketak Eguzki, Arrano eta gaztetxean egongo dira salgai. 18:00tan  poteo musikatua izango dugu herriko kaleetan barrena. Gaueko 22:00tan SKAgaua:  SKASTI talde zarauztarra, diska berriaren aurkezpena egingo dutelarik eta beraiekin batera KI SAP talde balentziar ezaguna izango ditugu. Eta dena ongi badoa, kontzertua Arraio irratitik emitituko da.

Etor zaitezte gozatzera!!!!

eutxourrei_bestaaaa_copia