Aupa gaztiak!!

Putzuzulo gaztetxeak 5 urte beteko dituela ospatzeko, eta aurreko urteko arrakasta ikusirik, aurten ere gaztetxeko logo txapelketa martxan jarri dugu.

 Atera dezala bakoitzak bere artista espiritua eta has dadila burua astintzen! Irabazleak putzuzulo merchandising sorta eder bat eskuratuko du, adi!, berak egindako marrazkiarekin! Herritarrak, berak eginiko marrazkia soinean dutela ikusteaz gain. Beraz, ekin lanari eta eman birak buruari! Logoaren gaia, Putzuzulo gaztetxearen 5. urteurrena da.

Logoak, kolore tono bakarrak egina izan beharko du, esaterako, beltzez (tono grisak ez). Bakoitzaren lana putzuzulologotxapelketa@hotmail.com helbidera bidali beharko da Urriaren 5, logoa entregatzeko azken eguna izanik.

Besarkada bat.