Eta konturatzerako 5 urte pasa dira¬† 2005eko Urriaren 30ean, herriko 200 gazte inguruk, Lizundia ohial fabrika zaharra birziklatu eta bizia emateari ekin genionetik. Kulturalki, Zarautz eta Euskal Herri mailan erreferentzia garrantzitsua bilakatu da espazio hau. Mundu guztiko artistek koloreztatu dute gure oihal fabrika zaharra. Antolatu eta bizitzeko beste eredu baten aldeko apostua egin dugu eta eredu hori bizitu ahal izan dugu urte guztiotan. Guretzat, egun guztiak dira bereziak gaztetxean. Urteurrenak ere beti izan dira berezi. 5. urteurrena ere berezia izatea nahi dugu. Urte guzti hauetan Putzuzulo Amets fabrika eraiki duzuen guztiok bertan izatea nahiko genuke. Putzuzulon amestu duzuen guztiok bertan izatea nahiko genuke. Putzuzulorekin momenturen bat konpartitu duzuenok, Putzuzulon inoiz trago bat hartu duzuenok, Putzuzulon hotza pasa duzuenok, Putzuzulon beroa pasa duzuenok, Putzuzulon barre egin duzuenok…..

5. urte hauen parte izan garenon eta gutxienez beste hainbeste urteetan izango garenok Putzuzuloren urteurreneko festan izatea nahiko genuke. Beraz, gonbidapena luzatzen dizuegu bertara gerturatzeko.

muxu bana danoi eta badakizue…. .EUTXOURREI BETI