Anari zuzenean Putzuzulo Amets Fabrikan

ANARI ZUZENEAN PUTZUZULO AMETS FABRIKAN

Otsailak 27, Igandea, 19:00etan
(pintxoak, ardoa eta umore ona izango da pikatzeko!). . . . . . . . . .

Kasualitatez hasi banintzen musika munduan, kausalitatez gertatu da ondorengo dena: diskak, kontzertuak, musikari lagunak… Bakarrik jaio eta bidean lagunak hartu; Mikel Abrego (BAP, Negu Gorriak, inoreneroni), Xabier Olazabal, Drake (BAP, inoreneroni) eta Borja Iglesias (Purr, Hotel, inoreneroni) ditut orain eskutik; bihotzetik hala ere, Xabi Strubell (Dut, ZURA), Jon Oiartzun (BAP) edo Maite Arroitajauregi. Denek egiten dute Anari gu. Bakardade ainitza.
Sonoritateari erreparatuz, oraindik egiten darraien erreka, non, diren iturri desberdinetatik edan, finean iturri orok ura, rocka. Batzuetan leuna, bestetan gogorra, beti bustia. Jan berriz, hitza. Aho bete hitz, ikusiak, ikasiak, bilatuak, ez aurkituak, lapurtuak….Errekaren gainean doan paperezko batela; errekak behar du, berak erreka haina.
. . . . . . . . . .

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*