Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Monthly archives for maiatza, 2011

3 talderen kontzertua Putzuzulon

3  talderen  kontzertua  Putzuzulon

3 talde ikusteko aukera egongo da Putzuzulon Maiatzaren 27an, ostiralean. Bertan, Achtung, Gamora eta The Rodeo Idiot Engine taldeak edukiko ditugu.

Informatika ikastaroa Putzuzulon

Informatika  ikastaroa  Putzuzulon

Maiatzaren 28an, goizeko 10etatik aurrera,  Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan hausnarketa eguna antolatu dugu. Helburua: interneten erabileraz hausnarketa egin eta sarean katibu ez geratzeko tresnak zein diren azaltzea. Egitaraua: Goizeko 10etatik kafe ordura arte, Gorka Juliok interneten inguruko erabileraz gogoeta egin eta aholku batzuk emango ditu. Guzti hau Arraio Irratiak zuzenean emitituko du FM eta internet […]

Grindcore kontzertua Putzuzulon

Grindcore  kontzertua  Putzuzulon

Kontzertuz betea dugu zarauzko ametsen fabrika, eta maiatza ere ez dugu batera aspergarria, ekintzaz, kontzertuz eta Arraio Irratiko 5.urteurrenaz bait datorkigu. Hauen lehen ospakizunei bukaera eder bat emateko, konzertu dotore batekin bukatuko dugu astea, maiatzak 22 igandean hain zuzen, bertan gurekin, 18:00tatik aurrera, – Nolentia, Frantziatik,grind’n’sludge a jorratuz. http://www.myspace.com/nolentia – Infest, Baionatik, grindcore gogorra eginez, […]

Arraio Irratiak 5 urte beteko di...

Arraio  Irratiak  5  urte  beteko  ditu  Maiatzaren  20an

Zarauzko Arraio Irratiak 5 urte beteko ditu Maiatzaren 20ean eta hau ospatzeko sekulako urteurrena antolatu dugu beste behin ere. Hemen duzue datozen egunetarako osatu dugu egitaraua: Maiatzak 14, larunbata: Arraio Irratia kalera aterako dugu irratsaio berezi bat egiteko. Goizeko 11:00etatik aurrera Musika Plazan egongo gara saio berezia egiten. Saio hau gainera, lehen aldiz FM bidez […]

Astebukaera honetako beste kontzer...

Astebukaera  honetako  beste  kontzertu  sorta

Ohikoa den bezala, zarata kontzertuek ez dute etenik Putzuzulo Gaztetxean. Kasu honetan, kontzertu bat dugu programatua aste honetarako. Maiatzaren 7an, larunbatean, Anti-Udaberri Fest jaialdia edukiko dugu Txekiar Errepublikako hiru talderekin. Beraiekin batera, Zarauzko talde berria den Erniakoak ere edukiko ditugu. Hemen duzue, kontzertu honetako informazioa: ONANIZER (Txekiar Errep.): mundu osoan zehar ibili den grindkore talde […]

Artxiboak