Gaur egun errealitatea jakinerazteko telebistak eta zineak eskaintzen digun aukera nuloa da,guk errealitatea bat azaltzen digun zine bat badagoela erakutsi nahi dugu eta bera bultzatu.Telebistak eta medioek beraien lana egiten dute eta askotan lortzen dute beraien helburua,hau da gauzak horrela direla pentsatzea .Nola egiten dute?Gustatzen ez zaizkien aukerak ixilaraziz,hau da beraien interesak defenditzen ez dituen zinea ezabatzen. Hori puskatzeko ostegunero arratsaldeko zazpiretan pelikula edo dokumental bat emango da eta gero nahi duenarentzat debate txiki bat izango da.

UZTAILEKO EGUTEGIA

UZTAILAK 14

KAPITALISMOA,AMODIOZKO HISTORIOA(GAZTELERAZ):Michael Moore-k zuzendutako dokumentala.Honek kapitalismo sistema analizatu eta kritika egiten dio,estatu batuetan hasitako krisi mundiala aztertzen du, baita bankuen jarrera eta Wall Street-ek izandako papera.

UZTAILAK 21

2001KO IRAILAREN 11A:GEZUR HANDIA(ITALIERAZ GAZTELERAZ SUBTITULATUA):Pelikula italiarra.Oso pelikula ona da eta 9/11-ri buruz kontatu digutena gezurretan oinarritutako gauzak direla salatzen digu. Pelikula hau telebistan ikustea ezinezkoa lirateke.Azkenean norberak bere on dorioak aterako ditu pelikula ikusi eta gero.

UZTAILAK 28

ZEITGEIST 2:ADDENDUM(INGELESEZ GAZTELERAZ SUBTITULATUA):Peter Joseph-en dokumentala.Hemen dirua nola sortzen den ikusiko dugu eta dirua bankuen zehar nola mugitzen den ere ikusiko dugu.Estatu batuetako sikario ekonomikoak nola jarduten diren ere azalduko digu.Gure gaurko ekonomia monetarioari ere alternatibak emango dizkio.