Ey zu! Bai Zu! Zu ere ongietorria zara Larunbatean(Uztailak 23) Zarauzko Putzuzulo (www.putzuzulo.net) gaztetxean ospatuko den lehenengo Hip Hop gauera!! Ez da aspertzeko unerik izango hip hoparekin estuki lotuta egongo den gau honetan.

Arratsaldean 17:00ak aldera nahi duenak gaztetxera gerturatu eta kanpoko fatxadaren paret bat margotzeko aukera izango du, honetarako norberak bere pinturak eta irudimena ekarri beharko du. Hitz egin lagunekin eta animatu zure maixulana besteei erakustera gaztetxeko paretetan!!

Gaueko 22:00etan Rap kontzertuak hasiko dira, Donostiatik Dan-T izango dugu gaztetxean eta honekin batera zarauzko La Clave taldeko kideak. Amaieran giroa bero bero jartzeko “batalla de gallos” taldekide ezberdinen artean belarriak gorritzeko!

Hau guztia gutxi balitz Kontzertuak amaitu eta Break Dance erakusladi/txapelketa izango dugu zarauzko eta inguruko breakerrekin gorputzak ematen duena eman arte!!

Badakizu, plan ezberdin eta itxuroso batetarako gerturatu larunbatean gaztetxera, naparbeer zerbeza autogestionatua 1,50 eurotara, konbinatuak 3,50, hip hop musika…. Zihur ez duzula plan hoberik!!! Gaztetxean ikusiko gara!!