Jarrai dezagun urteurreneko egitarauarekin

Aste honetan zer ikusi eta entzun edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurrenaren barruan. Lehenik “MUGIMENDU TAILERRA” edukiko dugu Artaziak taldearen eskutik, osteguna 10, 19’00etan Putzuzulo amets fabrikan. Ez galdu gure gorputza eta mugimenduen inguruko hausnarketa praktiko hau!

Egun berean, zineforuma ere izango dugu Putzuzulon, gaueko 22:00etatik aurrera. Bertan Wag The Dog filma egongo da ikusgai. Barry Levinsonek zuzendutako pelikula da. Robert de Niro eta Dustin Hoffman ikusiko ditugu eta telebista manipulazioa zer erreza den erakutsiko digute.

Eta astebukaeran ere gauza ugari dugu. Honela, Gazte Gaubela bat antolatu deu Azaroak 11rako.
Gabeko 21:00tan Gaztetxian hasita….

AL LOROO POTENTE ZETORREN/K TA!!!

Afaipaxa, jaki goxo-goxuakin
Bertso musikatuak
DANTZA GARAIKIDIA euskal dantzekin fusiyuan… in-fuxion and txokolate epela eaten gustoa ikusteko!
Bber3 etxeko garagardo bereziyan lenengo dastaketa
Ipuin antzeztua eta Poesia
bideo sorkuntzak
xaguxarren moduan txintxilik OIHAL AKROBATA
ah! ta…
zarauzko gazte guztik ASTINDU! ditun bideuan estreinaldi mundiala!(mooooobirekor ta guzti)
hau dena
Bakarlarien kantu leunekin lagundua gau osoan zehar
eta bukaeran
Kontzertu akustikua
KARMA taldiaren eskutik

Giro intimua
goxua
eta launartekua

ez hadi galdu etorri epelera
Azaruak 11an
ETORRI GAZTETXERA!

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*