Gaztetxeko urteurrena amaitu zaigu baina abendua ere oso potente datorkigu Zarauzko Putzuzulon. Hasiera bikain bat emateko, Zea Mays taldearen kontzertua edukiko dugu ostiral honetan, Abenduaren 2an.

Eta igande arratsalde bikain bat pasa nahi baduzue, lau talderen kontzertua edukiko dugu leku berean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera:


ERANTZUN
: 13.urtez oihuak eta amorrua abiadura handian zabaltzen, berriz etxean igandeko hiltzeari mailuka emateko prest.

AFGANISTAN YEYES: Berriz ere gure artean zuzeneko show-en erregeak! kataluniatik betiko hc-punk-a! hasi ezpatak zorrozten!! Culandra-rekin ateratako diska berria aurkeztuko dute!

ASPIRINA INFANTIL: Mallorkatik datorren taldea! diska berria eskuartean dutelarik datoz Verbal diarrea, phogo, fun people, st andrius eta antzerako taldeetan aritutako musikariak

FLY SHIT: Bergarako talde mitikoa! beste behin putzuzulon, etxean! DVD berria eskuartean dutelarik betiko kantuak eta kanturik berrienak zuzenean aurkeztuko dizkigute