Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Monthly archives for otsaila, 2012

Hardcore kontzertu itzela ostiral ...

Hardcore  kontzertu  itzela  ostiral  honetarako

Martxoaren 2an, ostiralez, eta gaueko 21:00tan, Zarauzko Putzuzulo gaztetxian kontzertu interesgarria burutuko da. Kontzertu afitxean, berriz, hiru musika talde. BEARTRAP (Boston, AEB): fastcore-thrash-punka intentsitate eta energiaz betea. “God, fearing youth” debuteko kasetearen ondoren, 16 abestiz osatutako ep beldugarria atera berri dute. Galduezinak!!!! Aaaarrgghh!!! WITCHCULT (Britania Handia): dudarik gabe, gaur egun Margaret Thatcherren lurraldeko power-violence onena […]

Martxoko egitaraua prest dugu!!

Martxoko  egitaraua  prest  dugu!!

Martxoa osoan Putzuzulo Gaztetxean egingo diren ekitaldien kartela ikusgai duzue iada. Dokumentalak, kontzertuak, hitzaldiak, antzerkia… Ikus ezazue jarraian!!

Kontzertu akustikoa eta Gurekin J...

Kontzertu  akustikoa  eta  Gurekin  Jairen  festa  astebukaera  honetan

Bi zita interesgarri ditugu astebukaera honetarako ere. Lehenik, kontzertu lasai batetaz gozatzeko aukera izango dugu Putzuzuloko kontzertu gelan Otsailaren 24ean. Lehendik gure arten izan dugun Todo o Nada kantautorea edukiko dugu berriro ere gurekin. Tierra del aire diskoko azken kontzertuak eskaintzen ari da disko berria grabatzera sartu aurretik eta gure artean egoteko aukera eskaini digu. […]

After Session-a ihauteritan

After  Session-a  ihauteritan

Lehengo urteko giro ederra ikusita, aurtengo ihauterietan ere after elektroniko mundiala antolatzea erabaki dugu Putzuzulon. Bertan izango ditugu ELEKTROPE√ĎA, LIZARRITURRI eta azken aldiko sentsazioa den HAMAR DOZENA handia. Goizeko 4tatik aurrera, etor zaitez gaztetxera zure gorputz gogortu hori mugitzera.

Ariola Ekimenaren asanblada irekia...

Ariola  Ekimenaren  asanblada  irekia  Putzuzulon

Datorren otsailaren 10ean, ostirala honetan, 18’30etan Putzuzulo amets fabrikan Ariola ekimenaren asanblada irekia egingo dugu. Bertan, “Ariola gauzatzen” jardunaldietan ateratako ondorioak konpartitu eta aurrera begirako bidea zehaztu nahi dugu. Zure eta zure inguruko parte hartzea mundiala izango zen! Animatu!

Artxiboak