Bi zita interesgarri ditugu astebukaera honetarako ere. Lehenik, kontzertu lasai batetaz gozatzeko aukera izango dugu Putzuzuloko kontzertu gelan Otsailaren 24ean. Lehendik gure arten izan dugun Todo o Nada kantautorea edukiko dugu berriro ere gurekin. Tierra del aire diskoko azken kontzertuak eskaintzen ari da disko berria grabatzera sartu aurretik eta gure artean egoteko aukera eskaini digu.

Berarekin batera, Ri ta Karre, oriotar gaztea izango da. Ez da bakarrik igoko iholtzara, berarekin beste bi lagun izango ditu laguntzen. Kitarra, biolin eta ukelez osatutako musika ekarriko digute hauek.

Kontzertu hauek gainera, Arraio Irratiaren uhin libreetatik entzun ahalko dira, bai FM eta baita internet bidez ere.

Larunbatean berriz, Gurekin Jai batzordeak antolatuta, festa izango da Gazetxean bertan. Audientzia Nazionalera egin behar izan dituzten bidaiak ordaintzeko antolatu den festa da honakoa eta Matxura taldearen estreineko kontzertua edukiko dugu.

Afera guzti honen inguruan egin den kuña entzun nahi baduzue, podcastean duzue: