Putzuzulo Gaztetxearen urtemugaren barruan bi ekintza ditugu astebukaera honetarako. Lehena larunbatean izango da urteroko Kaiolatik Fest jaialdiarekin. Aurtengoan, DJ Aritz C., DJ Niko, Panda eta DJ Beba edukiko ditugu gaueko 22:00etatik aurrera.

Igandean berriz, Patata Tropikala, antzerki taldearen eskutik, haurrentzat antzerkia izango da Putzuzuzon arratsaldeko 6etatik aurrera.
Putzuzuloren 7.urteurrena ospatuz, beste behin, txikienei ere gozatzeko aukera eman nahi izan diegu eta beraiei eskainitako antzerkia antolatu dugu igande arratserako.