7. urteurreneko ekintzak aurrera darraite eta aste honetan, sendabelarren ikastaroa, urteroko ZarataFest jaialdia eta antzerkia edukiko dugu.

Ostegunean, azaroaren 15ean, sendabelarren inguruko ikastaro bat edukiko dugu Putzuzulon. Gure ingurua ezagutzeko, usaimena lantzeko, gure gorputza hobeto maitatzen ikasteko, eta gure ingurukoena…mmmmm….

Larunbatean, azaroaren 17an eta gaueko 22:00etatik aurrera, ZarataFest jaialdia edukiko dugu. Aurten, Managaitz, Cisma, Necesidad de Luchar, Criatura eta Bar Remigio edukiko ditugu bertan.

Igandean berriz, antzerkia edukiko dugu Gaztetxean. Honako mezutxoa bidali digute gainera:

Iritsi da azkenean erditzeko eguna. Datorren igandea hilak 18 arratseko 19etan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, Ttak teatroak(Iraia eta biyok) “Ta oain ze?” antzezlanaren estreno mundiala eskeiniko du. Plazer haundia litzateke guretzat une magiko hoiek zuekin konpartitzea.
ondo bizi eta bertan topatuko gara
muxu