Senzala Euskadi Capoeira taldeko kideen eta Xakela gaztetxe asanbladako kideen eskutik, Capoeira ikastaroa egingo dugu hilabetez Putzuzulo Amets Fabrikan. Doan izango da ikastaroa.

Parte hartu nahi duena agertu dadila Putzuzulora Urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 19etan. Bertan, denon artean, erabakiko da ikastaroa zein egun eta orduetan egin.

Ez galdu aukera hau eta animatu!!