Liburu aurkezpena eta Hardcore kontzertua Putzuzulon

Ostiral honetan, ekitaldi benetan interesgarria dugu Putzuzuzulon. ZarataZarauzko lagunen eskutik liburu aurkezpen bat eta kontzertua edukiko duzue Otsailaren 1ean. Lehenik eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Josu Trueba edukiko dugu Putzuzulon Al Son del Punk argazki-liburua aurkezten arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Kuban dagoen Punk mugimenduari errepasoa egiten dio Truebak liburu honetan.

Eta honen ostean, sekulako kontzertua edukiko dugu. Gaueko 22:00etatik aurrera, Zarauzko Metralleta, Beasaingo Colapso eta Valentziatik datozen Tempesta edukiko ditugu.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*