Martxoaren 16an larunbatean, Dispertsioari TXOTX!! izenburupean sagardotegi moduko bat antolatu da Putzuzulo Gaztetxean. Dispertsioak eragiten dtuen gastuei aurre egiteko antolatu den sagardotegi afaria duzue hau eta gaueko 20:00etan hasiko da.

Menua 20 eurokoa izango da eta bakailu tortila, txuleta, gazta eta kafea izango duzue. Aukera barazkijalea ere egongo da noski. Guzti hau, Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Uranga bertsolarien laguntzaz. Eta gaua amaitzeko, berbena eta DJak edukiko dituzue eguzkiak egunon esan arte.

Txartelak, Yubio, Eguzki eta Arrano tabernan dituzue salgai.

EKAITZ_