Bide berriak urratzera goaz errekan gora

Layo Raser, Lisabo eta Joseba B. Lenoir Putzuzulon

Musikazuzenean.com webgunea eta Zarauzko Putzuzulo Amets fabikaren arteko elkarlanean sortzen da honako emanaldia. Bertan izanen dira: Lisabö (‘Animalia lotsatuen putzua’ biraren azken txanpan), Layo Raser (‘Europa’ disko bikaina aurkeztuz) eta Joseba B. Lenoir (berriki argitaratu duen ‘Instroak Vol.2’ besapean).

Gaualdia borobiltzeko, Olarius & Brothers disko jartzaileak ariko dira musika jartzen goizeko ordu txikiak bitartean!

LISABO: ‘Animalia lotsatuen putzua'(BideHuts) diskoa aurkezteko biraren azken txanpan da Lisabö taldea. Euskal Herrian hiru emanaldi eskainiko dituzte, horietako lehena, Ze Premikin Jaialdian izanen da martxoaren 27an. Gipuzkoan eskaini beharreko bigarren eta azken emanaldia, berriz, zarauzten eginen dute, emanaldi honetan. Kontzertu bira Bilboko Kafe antzokian itxiko dute apirilaren 27an. Beraz, galdu ezineko hitzordua da honakoa.

LAYO RASER: ‘Europa’ izenburua daraman biniloa da Layo Raser hirukoaren estudioko azken emaitza. Irun (Gipuzkoa) herritik, hiruko moduan taularatzen den banda instrumentala da honakoa. Fortun (bateria ), Elena (gitarra) eta Jon (baxua) dira Layo Raser. Euskal Herrian ez ezik, Japonian, edota estatu espainoleko zenbait hiritan eskaini dituzte emanadiak.

JOSEBA B. LENOIR: Sexty Sexers, Sumision City Blues edo bestelako musika abenturetan ibilitako Joseba Baleztena ezkutatzen da Joseba B. Lenoir izenaren atzean. Musikalki oso unibertso pertsonalak ukitzen ditu egitasmo berri honekin, ohikoan entzun izan dugu rock&roll azkar eta zikinetik urrun. ‘Instroak Vol.2’ (Gaztelupeko Hotsak) diskoko kantuak aurkeztuko ditu emanaldi honetan.

zarauztfest

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Artxiboak