ZarataZarautz irratsaioak 7 urte betetzen ditu eta guzti hau ospatzeko festa bat antolatu dute Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Maiatzaren 11ean, larunbatean, hiru talderen kontzertua edukiko dugu bertan.

Oholtzara igotzen lehen Hell Division taldekoak izango dira, beraien Crust doinuekin Gaztetxeko paretak mugitzeko gogoz. Hauen ostean, Citizen Patrol Holandarrak edukiko ditugu bigarrengoz. Eta kontzertuari amaiera emateko, Lasarteko Bar Remigio taldea edukiko dugu, Bad Religion talde ospetxuaren moldaketak eginez. Gaua amaitzeko eta eguzkiari egunon esateko, DJ Okerreko edukiko dugu musika ziztatzen.

Udaberri Fest jaialdian Fermin Muguruza ikusi nahi ez duenak badaki zer egin. Ahh eta bertan atera daitekeen dirua Kukutza elkartasun taldearentzan bideratuko da Ni ere han egon nintzen kanpainaren barruan:

NI ERE HAN EGON NINTZEN

Zer da? “Ni ere han egon nintzen”, Kukutzako Elkartasun taldeak habian jarri berri duen kanpaina da. Kukutza III, bilboko Errekalde auzoko gaztetxea eraitsi zuten egunetan izandako istiluetan atxilotutako 80 eta zaurituriko 100 dik gorako herritarrei elkartasuna helarazteko asmoz indarrean dator. Euskal Herriko hainbat txokotan kontzertuak, jaialdiak… antolatuko ditu, eta epaiketen inguruko mobilizazioak kudeatuko ditu. Adi mobilizazioei!!

zaratazarautz_maiatzak11_web