Jarraian Maiatzeko azken asterako Putzuzulon antolaturiko ekimenak.

Astearte arratsari egurra emateko hitzordua prestatu dute ZarataZarauzko kideek Putzuzulo Amets Fabrikan, Maiatzaren 28an. Bi-Marks (AEB) eta Kuma No Motor ariko dira zuzenean.

Bi-Marks taldea euskal herrian izanen da laster. Ameriketako Estatu Batuetako banda Portland hiritik etorriko da Europa zaharretik egiten ari den biraren barnean. Musikalki, crossover eta hardcorearen harteko nahasketa bat jorratzen dute, eta eraginen artean, Bad Brains, Gang Green edota zero Boys aipatzen dituzte. Taldekideen artean Neverskade taldean aritutako hainbat kide topatuko ditugu.

Emanaldia Kuma No Motor hardcore punk taldeak zabalduko du. Baiona (lapurdi) hiritik, abiadura biziko musika eskainiz.

bi-marks-usa-kuma-no-motor-iparralde5939858311369139818

Bestalde, Maiatzaren 31Eean izango den rock kontzertu handi baten berri eman nahi dizugu:

Klak!son: Antzuola eta Urretxuko musikariekin osatutako boskotea. Ahots fin eta bereziak gidatuta, rock abesti landuak eta borobilak jotzen dituzte. Itoiz-en kutsu handiko taldea da, beste askoren artean.

Mondocane:
Laukote azpeitiarrak rock lodia eta ahaltsua jorratzen du. Indar handiko
melodiak jotzen dituzte, 70eko hamarkadako rock klasikoaren kutsua
nabarmentzen zaielarik.

Galdu ezinezko zita musikala. Maiatzak 31, ostirala, 22:30etan.

Mondokane_Klakson_m31_web

Eta amaitzeko, Ekainaren 1ean kamarek eta fokuek hartuko dute Zarautz. Gidoiek berdura plazan egingo dituzte erosketak eta aktoreak ez ditugu desberdinduko zinegotziengandik. Egun batez, egun bakar batez bada ere, fikzioa izango da egia bakarra. Izan ere, 2000 urtetan aurreneko aldiz, Putzuzulo Amets Fabrikak laburmetrai rallya antolatu du. Oh yeahhhh!

Oinarriak zeatikezpa.org webgunean dituzue baina QR koderik irakurri ezin duzuenontzat (demokrazia teknologikoa denontzat!), jakizue goizeko 9:30etan elkartuko garela parte hartu nahi duten guztiak Putzuzulon. Bertan emango dira neurria eta doinua eta 4 minutuko laburra osatu beharko da. Hobe esan, 4 minutuko labur umoretsua osatu beharko da arratseko 19:30erako.
Izena emateko erabili webgunea edo pasa Putzuzuloko idazkaritzatik de ocho a diez.
Zalantzan zaudela? Gero esaiguzu esan ez daukazula koadrilarik…

EKAINAK 1 : ZEATIKEZPA I.LABURMETRAI RALLIYA, goizeko 9:30tatik aurrera.