Larunbateko auzolana

Xakela gaztetxe asanbladatik, pasa den larunbatean jendeak emandako erantzuna eskertu nahi dugu. Putzuzuloren eraberritzeak ezin zuen hobeto hasi. Adin ezberdinetako gazte talde ederra elkartu eta ilusioz gainezka, gure herriko gaztetxeari garbitu ederra eman genion, momentu batzuetan, duela 8 urteko okupazioa gogoratuz. Ederra izan zen benetan!!!

Aldi berean, aipatu nahi dugu larunbatekoa hasiera bakarrik dela, eta hurrengo 6 asteetan badela zeregiña Lizundia ohial fabrika zaharrean. Horretareko, herritar orori deialdia luzatzen diogu arratsaldero 17tatik aurrera gaztetxera azaltzeko, egunero egongo bait gara lanean. Asteazkenetan berriz, lanaz gain asanblea burutuko da betiko orduan, arratsaldeko 19etan. Eta azkenik, aipatu lanik handienak larunbatetan egingo direla, goizeko 10tan hasita.

Guztion inplikazioarekin, goazen gaztetxea eraberritzera!!! Egin salto putzura!!!

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*