Datorren larunbatean, Otsailaren 1ean, Kaiolatik Fest jaialdia edukiko dugu Putzuzulon. Lehen, Gaztetxearen urteurrenean ospatzen zen elektronika festa 2014ko lehen egunetara pasa dute antolatzaileek eta larunbat honetan edukiko dugu, DJ Balza, Garmen, Anartz eta Ibailorekin.

Emanaldia gaueko 22:00etan hasiko da eta 5 euro balioko ditu, baina DJ saioa baino lehen Electronic History dokumentala edukiko duzue ikusgai.

kaiolatikfest