Munilla Fest larunbat honetan Putzuzulon

Iaz, Zarautzen Jose Ignacio Munilla gotzainaren bisita zela eta, herriko zenbait mugimendu sozial, gazte mugimendu eta talde feministek, elizaren jarrera eta bereziki bere jarrera homofobo, lesbofobo eta sexista salatzeko asmoarekin kontzentrazio bat egin genuen Zarauzko parrokian. Kontzentrazio alaia izan zen, baketsua, umoretik egindakoa.

munilla fest!okok

Inongo arazorik suertatu gabe, berehala etorri zen Ertzaintza, han bildutako guztiak botatzeko asmoarekin, bertan, gure herriko parkean ezin genuela egon esanez, ezin genuela gure elizarekiko gure jarrera erakutsi. Baina, ikusita gure asmoa zein zen eta gure jarrerak ez zuela beste ezer oztopatzen, kontzentrazioa bukatzen utzi ziguten, baina ez edozein preziotan. Bertaratuko bati, nan-a eskatu eta handik hilabete batzuetara isuna iritsi zitzaion, azkenean, 600 euroko isuna.

Elizaren jarrera, Ertzaintzarena eta hau babesten duten guztiena salatzeko eta isunari aurre egin al izateko, MUNILLA FEST! antolatu dugu datorren martxoaren 29rako Putzuzulo gaztetxean, 19tan hasita, herriko eta Euskal Herriko zenbait taldeekin. Tartean, Dispraxia, Pottors ta Klito, Octopussys, Kasik eta Guilty Brigade.

Asko eskertuko genuke, zuen lagunen artean zabaltzea, etortzea eta isuna ordaintzen laguntzeaz gain, haien jarrera sexista eta zapaltzaileak ez ditugula onartuko aldarrikatzeko indarrak biltzea…




Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*