Zertarako Hegoak antzezlana Putzuzulon

Ostiral honetan, Apirilaren 4ean eta gaueko 22:00etan, Zertarako Hegoak antzezlana edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

kartelafinala

Sinopsia:

Egoera absurdu batetik abiatzen da “Zertarako hegoak” antzezlana. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok ditu super botereak. Aurkikuntza honek arazo bakarra du: ezertarako balio ez duten super botereak dira topatu dituztenak.

Jende guztia hasi da bere super boterearen bila, haien artean Mirentxu: zer egin hegan egiteko balio ez duten hegoekin?

Pertsona bakoitzak bere inguruan eragiteko duen ‘boterea’z mintzo da Zertarako hegoak antzezlana. Ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz. Batzuetan ‘ni’ izan arren, beste batzuetan ‘gu’ itzateko dugun beharraz.

Parte hartzaileak:

Proiektuaren bultzatzailea: BERRIA egunkaria.
Taldea: Metrokoadroka kolektiboa.
Antzezleak: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega, Joseba Roldan.
Testua: Oier Guillan eta aktore taldea.
Zuzendaritza artistikoa: Dejabu panpin laborategia, Jabi Barandiaran.
Argiztapena: Ander Fernandez, Jabi Barandiaran.
Estetika eta jantziak: Marodi sorkuntzak (Idoia Beratarbide eta Maria de Bernardo).
Kartela: Idoia Beratarbide.
Bideoa eta trailerra: Zazpi t’erdi.
Laguntzailea: Errenteriako Udala.

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*