ERREKAN GORA zarauzko herri-kultur mugimendu berria!‏

Gehienok jakingo duzuen bezala, pasa den abenduan topaketa garrantzitsu bat egin zen Putzuzulo gaztetxea eta bere etorkizunataz hitz egiteko. Bertan, Zarauzko eragile eta norbanako ugari elkartu ginen eta ERREKAN GORA izeneko mugimenduari hasiera eman genion. Mugimendu honen bitartez, eraikin soziokultural autogestionatu finko bat lortu nahi dugu Zarauztarrontzat.

Larunbat honetan, Urtarrillak 17, berriro elkartuko gara, eta bide batez herritarrei gure proiektua eta gogoak aurkeztuko dizkiegu. Zita goizeko 10:30tan

izango da Putzuzulon. Elkar hitz egin ostean Aurkezpen argazki bat aterako dugu beti ere jaki eta edari goxoekin lagunduaz.

Herritar guztiei deialdia luzatzen diegu bertara azaldu eta bide berri honen partaide izateko!!!

Goazen Errekan gora!!!! goazen!!

Be the first to comment

Leave a comment

Your email address will not be published.


*