Diska berria besapean dutelarik datoz hiru taldeak udaberriak dantzan jarriko gaituen kontzertu/festa honetara. Musikaren munduan ibilbide luzeko musikariak izango dira protagonista gure oholtzan. Eraso, herritarrak, bigarren aldiz Putzuzulon. Lehen aldiz jo zutenean bertan izan zirenek seguru ez dutela hutsik egingo. Gau ahaztezina benetan hura. Zura ere bigarren aldiz gurean. Aurrekoan bossanova doinuekin zipriztindu zuten aretoa, orain rock doinuez izerdituko dute. Nire, Lisabon urteetan zarataz gozarazi ostean, proiektu lasaiagoarekin datorkigu. Folk doinuan Irun aldetik.

Udaberria behar bezala ospatzeko, Dj Miauek musikatuko ditu gaueko ordurik ilunenak. Dantzak egunsentiari argia eman arte. Edetodo!

DantzatuNazazuUdaberria16-02-12web