Otsaialaren 23an Chroma, Cult Values eta Olor zuzenean ariko dia Putzuzulo gaztetxean.

Chroma
Bartzelonatik datoz eta Las Otras, Siega edo Rakta bezalako taldeetan aritu izan dira. Chroma punk musika era askean ulertzen duen taldea da (hala izan beharko litzateke), abiapuntu bezala pentsatuz, eta ez helburu gisa. Maketa bat eta Lp bat (Deofora, Nada Nada eta Hysteria records) kaleratu dituzte hala nola kontzertuak eta birak egin mundu zabalean.

Cult Values
Berlin hiritik datorren postpunk taldea, oraindik ere punk kutsua mantentzen duena, maketa bat eta LP bat dituzte esku artean, azken hau EEBBetako Deranged Records zigiluak kaleratua.

Olor
Olor proiektu berria da, kontzertu honetan bere lehen emanaldia eskainiko duena. Occhi di Farfalla eta PAM taldeetan zein Dj Okerreko izenpean diskoak jartzen aritu den pertsonaiaren proiektu berria, oraingoan sintetizadore eta erritmo kutxak erabiliz, synth pop, punk eta esperimentazio artean, edo auskalo.

chroma-cultvalues-olor13555271061485962757